Karbono-altzairuen oxidazioaren azterketa H2 eta gas naturalaren konbustio atmosferadun tenperatura altuko tratamendu termikoetan

  1. X. Zapirain 1
  2. Y. Montaña 1
  3. A. Iza-Mendia 1
  1. 1 CEIT-Basque Research and Technology Alliance (BRTA) ; Tecnun-Universidad de Navarra
Book:
Materialen Zientzia eta Teknologia VI. Kongresua: lanen bilduma
  1. Borja Erice (coord.)

Publisher: Mondragon Unibertsitatea

Year of publication: 2024

Pages: 64-69

Congress: VI. Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua (6. 2024. Bilbao)

Type: Conference paper

Abstract

Sektore siderurgikoaren etorkizunak karbono-aztarnaren murrizketaren erronkarekin loturaintrintsekoa dauka, sektore honek eragiten baitu munduko CO2 isurpenen ehuneko haundia. Honek, produkzioprozesuan tenperatura handia behar duten etapekin erlazio estua du, eta ondorioz, prozesu hauekdeskarbonizatzeko helburuarekin, gaur egun erabiltzen diren erregai fosilen ordezkapena planteatzen ari da,aukera garbiagoak erabiliz. Konbustio-prozesuetan, erregai fosilen ordezkapenerako aukerabideragarrienetako bat hidrogenoa izan daiteke. Lan honetan, karbono-eduki eta aleazio-maila ezberdinetakozenbait karbono-altzairuren tenperatura altuko oxidazioa aztertu da, gas naturala eta hidrogenoarenkonbustiotik eratorritako hainbat atmosferatan. Modu honetan, altzairuaren produkzioan beroko ijezketarenaurretik erabiltzen diren aurreberotze-labeetako egoera simulatu nahi izan da, hidrogenoaren erabilerakaltzairuaren oxidazioan izan dezakeen eragina aztertzeko. Egindako ikerketan, sortutako oxido geruzarenmikroegituraren ezaugarriak eta oxidazio-mekanismoak erabilitako atmosferekin eta altzairuen konposiziokimikoarekin erlazionatu nahi izan dira. Guzti honek altzairuaren lerman eta kalitatean du eragina.