Hormigoi armatuaren errefortzua elementu finituen metodoaren bitartezsimulatzeko baliabideen arteko konparaketa

  1. U. Eibar 1
  2. A. Dorronsoro 1
  3. J.M. Martínez-Esnaola 1
  1. 1 CEIT-Basque Research and Technology Alliance (BRTA) ; Nafarroako Unibertsitatea, Tecnun
Book:
Materialen Zientzia eta Teknologia VI. Kongresua: lanen bilduma
  1. Borja Erice (coord.)

Publisher: Mondragon Unibertsitatea

Year of publication: 2024

Pages: 181-186

Congress: VI. Materialen Zientzia eta Teknologia Kongresua (6. 2024. Bilbao)

Type: Conference paper

Abstract

Gaur egun, hormigoi armatuz egindako eraikinak non-nahi aurki daitezke gureegunerokotasunean. Hori dela eta, eraikin bat osatzen duten egiturak (zutabeak, habeak, lauzak, etab.)kalkulatzeko eta diseinu egoki bat burutzeko irizpide ugari existitzen dira, hala nola EHE-08 jarraibidea edotaEurokodea. Hala ere, errefortzu barren portaera sakonki aztertzeko (nekea edo arrakalen hedapena ikertzeko)elementu finituen metodoaren (EFM) beharra dago, tentsioen banaketa barran zehar ondo islatzen laguntzenbaitu. Hormigoia eraikinetan eta antzerako egituretan erabiltzen da, hau da, dimentsio handiko egituretan.Honek asko zailtzen du elementu finituen ereduan partizio-maila egoki bat garatzea, ikertu nahi diren barrekmilimetrotako dimentsioak baitituzte. Ondorioz, barraren eta hormigoiaren arteko muga ondo definitzeko,elementu finituen tamaina partizio honen inguruan asko murrizten da. Egitura bakoitzeko barra eta muga ugaridaudenez, elementu hain txiki hauek kostu konputazionala asko garestitzen dute. Horrelako kasuetarakoelementu murgilduen teknika edo mailaren gainezarpen metodoa (MGM) garatu zen, bi materialen maila moduindependentean sortuz eta kostu konputazionala murriztuz. Teknika edo metodo honi esker (Abaqus programakomertzialean eskuragarri dagoena), errefortzua hiru modu desberdinetan simulatu daiteke: 3 dimentsioetakoelementu solidoak erabiliz, 2 dimentsioetako mintz elementuak erabiliz edo dimentsio bakarreko habe edobarra elementuak erabiliz. Lan honetan aukera guztiak konparatzen dira, hauen baliotasuna ikertzeko eta kostukonputazionalarekiko erlazio hoberena daukana aurkitzeko.