Analogia fisikarien sormeneanbernoulliren jariakina eta pauliren esklusioa
- ULACIA MANTEROLA, ALAIN
- Jesús María Larrazabal Antía Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 16 April 2013
- Jose María Pitarque de la Torre Chair
- Luis Ángel Pérez Miranda Secretary
- José Miguel Campillo Robles Committee member
- Javier Gorosabel Urkia Committee member
- José Maria Rodriguez Ibabe Committee member
Type: Thesis
Abstract
Tesi honetan analogiak fisikarien sormenean betetzen duen rola aztertzen da. Zientzia kognitiboan eta zientziaren filosofian aipatu izan diren hainbat kasu historiko aurkeztuko dira motzean hasieran, eta irizpide funtzinalista batez rol desberdinen sailkapen bat proposatuko da beste baliabide heuristiko batzuekin (diagramekin, gogo-esperimentuekin, muturreko arrazonamenduarekin, etab.) analogiak duen kooperazioaren eta ereduaren eraikuntza abduktiboaren baitan. Ondoren etorriko da arestiko bi kasu historiko nagusien azterketa arestiko irizpideei jarraiki. Bernoullitarrek garatutako fluido mekanikaren genesiak ordura arte fisika newtondarrak eskainitako iruditegia egokitu behar izan zuen, eta mekanika kuantikoak, non Pauliren esklusio printzipioaren jasokunde nomikoa gertatu zen, errotik berritu zuen iruditegi klasikoa. Analogien lan sortzailea eta ebaluatzailea aztertzeko, aurretiko ezagutza bereziak nahiz aldaera asmatuak iturri hartuta, esparru aberatsa dakarte bi kasuek, beti ere ahalmen esplikatiboa dakarkigun ereduarekiko betetzen duten ekarpen heuristiko horizontalari bereziki erreparatuta.