E2f2 transkripzio-faktorearen funtzioa aztertzeko hurbilketa proteomikoa
- AZKARGORTA MUGICA, MIKEL
- Jesús María Arizmendi Bastarrika Zuzendaria
- Asier Fullaondo Elordui-Zapaterietxe Zuzendaria
Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 2010(e)ko uztaila-(a)k 23
- Jose Luis Nieva Escandón Presidentea
- Ana María Zubiaga Elordieta Idazkaria
- Gorka Basañez Asua Kidea
- Félix Roberto Elortza Basterrika Kidea
- Rafael Aldabe Kidea
Mota: Tesia
Laburpena
E2F2 zelula-zikloaren erregulazioarekin estuki lotuta dagoen transkripzio-faktorea da. Hasieran zelula-zikloaren aktibatzaile bezala jokatzen duela deskribatu izan zen arren, E2F2-gabeko (E2F2 knockout edota E2F2-/-) saguekin egindako ikerketek erakutsi zuten hauen T linfozitoen zelula-zikloa erreprimitu dezakeela. Tesi-lan honetan bi dimentsioko elektroforesian (2DE) eta masa-espektrometrian (MS) oinarritutako proteomika diferentzialeko estrategia jarraitu da E2F2-gabeko T linfozitoen proteina adierazpen-patroia aztertzeko. Estrategia hau jarraituz T linfozito kieszente zein aktibatuen proteina erauzkin totala eta nukleotan aberastutako proteina erauzkinak aztertu dira