Erdiko hodi ezberdinez hornituriko iturri ohantze konikoen ikerketa hidrodinamikoa eta beraien aplikazioa lehorketan
- ALTZIBAR MANTEROLA, HARITZ
- María José San José Álvarez Director/a
- Martín Olazar Aurrekoetxea Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 16 de junio de 2011
- Inmaculada Ortiz Uribe Presidente/a
- Sonia Álvarez Pérez Secretario/a
- Ander Laresgoiti Vocal
- Roberto Aguado Zarraga Vocal
- José Maria Rodriguez Ibabe Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Lan honetan, ikerketa hidrodinamiko zabala burutu da iturri ohantze konikoen erregimenari abantailak ematen dizkion erdiko hodia erabiliz. Bibliografian agertzen diren hodi ez-porotsuez gain, konfigurazio ezberdineko erdiko hodiak eta, bereziki berritasun bezala, ikerketa taldean garatu diren irekiduradun hodiak erabili dira. Hala, esperimentuen diseinuan oinarrituz, ikerketa zabala egin da erdiko hodien eta kontaktoreen faktore geometriko ezberdinak, materialen ezaugarriak eta operazio baldintza ezberdinak erabilita. Faktore hauek iturkuntza abiadura minimoan, karga galera egonkorrean eta karga galera maximoan duten eragina ikertu da. Ikerketa hidrodinamikoa osatzeko, azterturiko faktoreek solidoaren ziklo denboran eta zirkulazio emarian duten eragina ikertu da. Bibliografian parametro hidrodinamikoak (ums, PS, PM) kalkulatzeko proposaturiko korrelazioen baliagarritasuna ere aztertu da, eta behar izan diren kasuetan korrelazio enpiriko berriak proposatu dira bibliografiakoak aldarazita. Bestalde, ikerketa taldean diseinaturiko partikula finen arrastea ekiditen duen iturri bilgailuaren ikerketa ere egin da erdiko hodidun iturri ohantze konikoetan. Arrastea ekiditeko iturri bilgailuen gaitasuna frogatzeaz gain, bilgailuaren faktore geometrikoek hidrodinamikan duten eraginaren azterketari ere ekin zaio. Azkenik, erdiko hodidun iturri ohantze konikoek partikula finen lehorketarako duten aplikagarritasuna frogatu da, bai giro tenperaturan baita tenperatura altuetan ere.