Sistemas interactivos inteligentes de ayuda al aprendizaje de destrezas físicas
- Aguirre Ortuzar, Aitor
- Luis Matey Zuzendaria
- Alberto Lozano Rodero Zuzendarikidea
Defentsa unibertsitatea: Universidad de Navarra
Fecha de defensa: 2013(e)ko abendua-(a)k 19
- Alejandro García Alonso Montoya Presidentea
- Angel Maria Suescun Cruces Idazkaria
- Alfonso Brazález Guerra Kidea
- Jorge Juan Gil Nobajas Kidea
- María Begoña Ferrero Martín Kidea
Mota: Tesia
Laburpena
Errealitate Birtualean oinarritutako sistemen eta Adimen Artifizialaren arteko elkarlana garrantzi handikoa da hezkuntzaren arlo askotan. Konbinazio honetan oinarritutako sistemak Ikasketarako Laguntza Sistema Interaktibo Adimentsuak (ILSIA) bezala ezagutzen dira eta hezkuntzarako funtzionalitate gama zabal bat eskaintzen dute. Halaber, zaila da abilezia fisikoen entrenamenduan asistentzia eskaintzen duten ILSIAk aurkitzea. Tesi proiektu honetan ULISES frameworkean oinarritutako ILSIA-ekin abilezia fisikoak ebaluatzeko ikuspuntu berri bat proposatzen da. ULISES frameworkak, Sistema Interaktiboen eta Ikasketarako Laguntza Sistemen arteko integrazioa ahalbidetzen du, hain zuzen ere. Era berean, PATH izeneko autore-tresna ere aurkezten da lan honetan. Honen helburua ULISES frameworkarentzako beharrezkoak diren ezagutza ereduen sorkuntza prozesuaren kostua minimizatzea da. Alde batetik, egindako lanaren ardatzetako bat ULISES frameworkak ziurgabetasun tenporalari eta intentzionalitateari aurre egiteko algoritmo eta ereduak garatzea izan da. Bi ezaugarri hauek ikasleak mugimenduak ikasten ari denean sortzen dira, eta beraz ezinbestekoa da ULISES frameworka hauek kudeatzeko gai izatea. Era berean, aipatutako eredu eta algoritmo horiek ULISES frameworkaren behatze, interpretazio eta diagnostiko maila eta azpisistemekin integratzeko lana ere aurkezten da. Bestalde, ULISESen oinarritutako ILSIAk sortzeko beharrezkoa den ezagutza eskuraketarako metodologia bat ere gehitu da. Gainera, garatutako autore-tresnak metodologia honen aplikazio eta ikasketa erraztea du helburu. Tenisaren domeinuan abilezia fisikoak ebaluatzeko atzemate sistema batez osatutako ILSIA bat garatu da, eta lan honen baliotasuna frogatzeko esperimentu bat aurrera eraman da. PATH autore-tresnari dagokionez, hiru domeinu desberdinetako hiru ILSIAren ariketa sorkuntzan balioztatu da. Gainera, PATHekin esperimentu osagarriak egin dira, ULISES frameworkean oinarritutako ILSIAentzako ariketak sortzeko tresna baliogarria dela frogatuz.